Natura zaintzea guztion ardura da!

2010-03-06

EUSKAL HERRIKO FAUNA

Euskal Herrian, ornodunei dagokienez ez da endeismorik (lurralde honetan besterik bizi ez den espezierik) deskribatu. Dena dela, gure basoetan animali asko daude eta animali batzuk aukeratu ditut haietaz gehiago jakin dezazuen.



Trikua: kirikinoa edo sagarroia ere deitua, arantzez estalita dauka bere gorputz biribila. Emea arra baino handiagoa da, eta gainera, garatuagoak ditu trikuaren ezaugarriak, kolorea, esaterako. Ugaztuna da.




Martin arrantzalea errekastoetan eta korronte nagiko erreketan aurki daiteke, baita arrain ugariko putzu eta aintziretan ere. Gainaldea akuela eta berdea du; azpialdea, berriz, gorri-laranja. Buru eta isats izugarriak ditu, eta hanka eta hego motzak. Zuzenean hegan egiten du, ur-azaletik gertu. Arrantza egiteko, buruz behera murgiltzen da. Obiparoa da.




Hontza Basa hontza basoetan, parkeetan, lorategietan eta etxe ondoetan aurki daiteke. Begi beltzak ditu. Bi koloretakoa izan daiteke: arrea edo nabar-gorrizta. Obiparoa da.







Azeria basoetan bizi da, eta gorrizta da, baina noizehan behin etxe ondoan ikusten da janari bila. Emea finagoa da arra baino, eta muturra zorrotzagoa du. Beste animaliek utzitako bizi-zuloetan egin ohi du habia. Nahiago du gauez baino egunez ehizatzea. Ugaztuna da.







Marisorgina (Mantis religiosa) haragijalea da, eta zelatan egonda harrapatzen du jangaia. Lehen hanka parea tolesteko duen era bereziarengatik ematen zaio Religiosa izena, errezatzen ari dela ematen baitu. Batzuetan, estaltze-saioa egin ondoren, emeak arra jaten du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario