Natura zaintzea guztion ardura da!

2010-03-06

BIRZIKLAPENAREN GARRANTZIA

Birziklatzea oso erraza da, ohitura batzuk aldatu behar ditugu bakarrik eta zer eta non birziklatu behar dugun ikasi. Konturatuko zarete birziklatu ostean nola hondakin organikoen (janaria) poltsa txikitzen doaz.

Orain ikasi dugu non bota gauza bakoitza
Zaborrontzi urdina

Hemen bakarrik papera bota dezakegu, baina paper mota asko daude: kartoizko kaxak, mahai-zapiak, horriak, koadernoak... baina kontuz! koadernoak burdin haria dute eta hori ezin da edukiontzi honetara bota.



Zaborrontzi horia
Hemen plastikoak eta metalak bota ditzakegu. Bertan sartu beharreko gauzak hauek dira: plastikozko poltsak, tetra-brick-ak, latak, ontziak eta baita ere txikleen eta edozein paketeen bidlukia.





Zaborrontzi grisa
Bertan bakarrik janaria bota dezakegu edo organikoak diren gauzak, ala nola, muki zapiak, dodotisak.




Zaborrontzi berdea

Edukiontzi honek begi bat bezala du eta bertatik bakarrik beirazko botilak edo poteak sar ditzazkegu. Ez ahaztu: botilak edo poteak sartu aurretik ken iezazu tapoia!





Beste edukiontziak:

Orain dela urte gutxi batzuk, gure herrian edukiontzi berri bat ikusten hasi gara, kolore laranja du eta bertara olioa eraman daiteke. Etxean janaria prestatzeko erabilitako olioa, plastikozko botila batean sartu eta gero bertara eraman!

No hay comentarios:

Publicar un comentario