Natura zaintzea guztion ardura da!

2010-05-30

EUSKAL HERRIKO LANDAREDIA

Landaredia zenbait faktoreen menpe dago. Alde batetik, klima, latitudea eta lurzoruaren menpe eta beste alde batetik, giza eraginaren menpe.


Klimaren arabera landareak ere sailkatzen dira beste sarrera batean ikusi dugunez Euskal Herrian lau klima mota daude, beraz, klima bakoitzean landareak ezberdinak egongo dira dira.


1. Zonalde atlantiarreko landaredia, hosto erorkorreko basoak, hezetasunera egokituak.

2.Zonalde meditarraneoko landaredia: hosto iraunkorreko basoak, orri txikidunak.
3.Trantsizio zonaldeko landaredia:
Ametza, erkametza.

 4.Goi mendiko landaredia, hotzera egokitutako landaredia
  Pagoa, izeia, lerra...
Zonalde atlantiarreko landaredia Haritza, urkia, gaztainondoa
Zonalde mediterraneoko landaredia Artea
Trantsizio zonaldeko landaredia Ametza, erkametza
Goi mendiko landaredia Pagoa, izeia, lerra

2010-05-28

ENERGI BERRIZTAGARRIAK

 Energia berriztagarriek hainbat ezugarri dituzte amankomunean:

1,Energia tradizionalek ingurumenari egiten diotena baino kalte txikiagoa edo batere kalterik ez dute eragiten.
2.Inbertsio handiak eskatzen dituzte normalean.
3.Agortezinak edo oso ugariak dira.
4.Baliabide naturalen aprobetxamendua suposatzen dute.

Eguzki-energia

Lurreko izaki bizidun guztiak eguzki-erradiazioen menpe daude. Gehienbat ura berotzeko eta berokuntzarako (eguzki-energia termikoa) eta elektrizitatea sortzeko erabiltzen da.



Energia eolikoa

Energia eolikoz airearen mugimendua aprobetxatuz sortzen da. Horrela, parke eolikoak sortu dira, eta horietan, haizearen energia elektrizitate bihurtzen duten hainbat aire-sorgailu kokatzen dira.

.



Geotermikoa

Lurraren bero naturalean du jatorria. Lurrazalera ateratzen den ur beroa eta beste bero-iturri batzuk erabiltzen dira.



Itsasotik hartutako energiak



Energia lortzeko balio duten hiru itsas fenomeno daude: olatuak, mareak eta sakontasunaren araberako tenperatura-aldaketak.


Gai honekin lotura duen honako webquest ikusi!!


2010-05-09

NOLA JAKIN ANIMALI BAT DESAGERTZEKO ARRISKUAN DAGOELA?


Animali bat desagertzeko arriskuan aurkitzen dela esaten dugu, honen existentzia modu globalean oso murriztua denean, hau da, espezie bateko 20-40 animali inguru daudenean.
Azken urte hauetan gizakia animalientzak mehatxu izan da, alde batetik ehizatzen ditugulako eta beste alde batetik haien bizilekuak desegiten ditugulako. Gaur egun animali asko desagertzeko arriskuan daude, 11.167 espezie hain zuzen ere. Dena dela gizakia ez da erantzule bakarra, aldaketa klimatikoak ere 450.000 espezie eta landareen desagerpena ekarriko du, hau da, gure lurraren izaki bizidunen %30a.

Hemen ikusi ahal dituzue desagertzeko arriskuan dauden animali batzuk.

2010-05-08

ISLANDIAKO SUMENDIA

Orain dela hilabete bat sumendi batengatik Europa erdian izugarrizko kaosa egon zen. Sumendiak ateratzen zuen gasa oso kaltegarria zen hegazkinentzat eta horregatik hainbat aeroportu itxi behar izan zituzten, adibidez, Londresekoa, Madrilekoa....

Eyjafjallajökull da sumendiaren izena, glaziar baten azpian dago kokatuta, Islandiako hegoaldean.

Hona hemen sumendi horretan filmatutako erupzioa eta hori ikusi ondoren aurkezpen hau ikusi sumendiei buruz gehiago jakiteko!