Natura zaintzea guztion ardura da!

2012-12-15

PRUEBA 1

Como llegan las fiestas de navidad que mejor manera de pasar este tiempo, que en una cabaña al norte de Andorra.
www.andorra.es 


noruega


2012-03-20

Ugalketa zertan datza?

Hemen klikatzen baduzu, ugalketari buruzko aurkezpen bat ikus dezakezu eta gero galdera batzuei erantzuteko aukera izango duzu.
http://www.wikisaber.es/Contenidos/LObjects/human_fert/index.html

2010-05-30

EUSKAL HERRIKO LANDAREDIA

Landaredia zenbait faktoreen menpe dago. Alde batetik, klima, latitudea eta lurzoruaren menpe eta beste alde batetik, giza eraginaren menpe.


Klimaren arabera landareak ere sailkatzen dira beste sarrera batean ikusi dugunez Euskal Herrian lau klima mota daude, beraz, klima bakoitzean landareak ezberdinak egongo dira dira.


1. Zonalde atlantiarreko landaredia, hosto erorkorreko basoak, hezetasunera egokituak.

2.Zonalde meditarraneoko landaredia: hosto iraunkorreko basoak, orri txikidunak.
3.Trantsizio zonaldeko landaredia:
Ametza, erkametza.

 4.Goi mendiko landaredia, hotzera egokitutako landaredia
  Pagoa, izeia, lerra...
Zonalde atlantiarreko landaredia Haritza, urkia, gaztainondoa
Zonalde mediterraneoko landaredia Artea
Trantsizio zonaldeko landaredia Ametza, erkametza
Goi mendiko landaredia Pagoa, izeia, lerra

2010-05-28

ENERGI BERRIZTAGARRIAK

 Energia berriztagarriek hainbat ezugarri dituzte amankomunean:

1,Energia tradizionalek ingurumenari egiten diotena baino kalte txikiagoa edo batere kalterik ez dute eragiten.
2.Inbertsio handiak eskatzen dituzte normalean.
3.Agortezinak edo oso ugariak dira.
4.Baliabide naturalen aprobetxamendua suposatzen dute.

Eguzki-energia

Lurreko izaki bizidun guztiak eguzki-erradiazioen menpe daude. Gehienbat ura berotzeko eta berokuntzarako (eguzki-energia termikoa) eta elektrizitatea sortzeko erabiltzen da.



Energia eolikoa

Energia eolikoz airearen mugimendua aprobetxatuz sortzen da. Horrela, parke eolikoak sortu dira, eta horietan, haizearen energia elektrizitate bihurtzen duten hainbat aire-sorgailu kokatzen dira.

.



Geotermikoa

Lurraren bero naturalean du jatorria. Lurrazalera ateratzen den ur beroa eta beste bero-iturri batzuk erabiltzen dira.



Itsasotik hartutako energiak



Energia lortzeko balio duten hiru itsas fenomeno daude: olatuak, mareak eta sakontasunaren araberako tenperatura-aldaketak.


Gai honekin lotura duen honako webquest ikusi!!


2010-05-09

NOLA JAKIN ANIMALI BAT DESAGERTZEKO ARRISKUAN DAGOELA?


Animali bat desagertzeko arriskuan aurkitzen dela esaten dugu, honen existentzia modu globalean oso murriztua denean, hau da, espezie bateko 20-40 animali inguru daudenean.
Azken urte hauetan gizakia animalientzak mehatxu izan da, alde batetik ehizatzen ditugulako eta beste alde batetik haien bizilekuak desegiten ditugulako. Gaur egun animali asko desagertzeko arriskuan daude, 11.167 espezie hain zuzen ere. Dena dela gizakia ez da erantzule bakarra, aldaketa klimatikoak ere 450.000 espezie eta landareen desagerpena ekarriko du, hau da, gure lurraren izaki bizidunen %30a.

Hemen ikusi ahal dituzue desagertzeko arriskuan dauden animali batzuk.

2010-05-08

ISLANDIAKO SUMENDIA

Orain dela hilabete bat sumendi batengatik Europa erdian izugarrizko kaosa egon zen. Sumendiak ateratzen zuen gasa oso kaltegarria zen hegazkinentzat eta horregatik hainbat aeroportu itxi behar izan zituzten, adibidez, Londresekoa, Madrilekoa....

Eyjafjallajökull da sumendiaren izena, glaziar baten azpian dago kokatuta, Islandiako hegoaldean.

Hona hemen sumendi horretan filmatutako erupzioa eta hori ikusi ondoren aurkezpen hau ikusi sumendiei buruz gehiago jakiteko!

2010-04-24

ESTAZIO METEOROLOGIKOAK

Azterketa meteorologikoak estazio meteorologikoei esker egiten dira.


Estazio meteorologikoa

Estazio meteorologikoa hainbat elementuz osatuta dago:
Termometroa, tenperatura neurtzeko erabiltzen den tresna.
 Barometroa, atmosferako presioa neurtzeko erabiltzen den tresna.
 Plubiometroa, eroritako prezipitazioa jaso eta neurtzeko erabiltzen den tresna.
 Anemometroa, haizearen abiadura neurtzeko erabiltzen den tresna da.

Hona hemen orrialde interesgarri bat, eguraldiari buruzkoa: Euskalmet

Orain egin ezazu ariketa bat!

2010-03-30

ZERGATIK BABESTU GURE PLANETA?

Sarrera honetan power point aurkezpen bat ikusiko duzue eta aurkezpen hori ikusita espero dut, bertan agertzen diren neurri batzuk erabiltzea.
Ez ahaztu, horrela jarraituz gero, baliabiderik gabeko planeta izango dugu, gune naturalik gabekoa...

2010-03-06

EUSKAL HERRIKO KLIMA

Sarrera honetan Euskal herrian dauden klimen berezitasunak ikasiko ditugu.
Klima faktore batzuen menpe dago: 

  • Latitudea edo ekuatorearekiko distantzia

  • Itsas mailarekiko altuera

  • Itsasoarekiko hurbiltasuna.

Horregatik Euskal Herrian klima ezberdinak aurki ditzakegu. itsasoaren hurbil dauden herrietan edo itsasotik urrun dauden herrialdeetan klima ezberdina izango da.
Baina nola egiten dira azterketa meteorologiak?
Sarrera honi amaiera emateko Euskal Herriko Klimaren mapa jarri dut.

HARTZ ZURIEN DESAGERPENA

Dakizuenez hartz zuriak desagertzeko arriskuan daude. Haien bizilekua poloa da baina klimaren aldaketa eta berotegi efektua dela eta, tenperaturak gora egiten ari dira. Horregatik animali hauen bizilekua murrizten doa eta gero eta janari gutxiago lortzeko aukera dute. Zientifikoek diotenez, tenperatura urtero 0,2 gradu igotzen da eta hori nahiko da animali hauen ohiturak eraldatzeko, noski kasu batzuetan ere heriotza sortuz. Hortaz haien desagerpena ekiditzea nolabait gure eskuetan egongo da, klima aldeketa eta berotegi efektua ekiditzeko jarduerak egiten baditugu! Guztiok batera lor dezakegu!

Ariketa

EUSKAL HERRIKO FAUNA

Euskal Herrian, ornodunei dagokienez ez da endeismorik (lurralde honetan besterik bizi ez den espezierik) deskribatu. Dena dela, gure basoetan animali asko daude eta animali batzuk aukeratu ditut haietaz gehiago jakin dezazuen.



Trikua: kirikinoa edo sagarroia ere deitua, arantzez estalita dauka bere gorputz biribila. Emea arra baino handiagoa da, eta gainera, garatuagoak ditu trikuaren ezaugarriak, kolorea, esaterako. Ugaztuna da.




Martin arrantzalea errekastoetan eta korronte nagiko erreketan aurki daiteke, baita arrain ugariko putzu eta aintziretan ere. Gainaldea akuela eta berdea du; azpialdea, berriz, gorri-laranja. Buru eta isats izugarriak ditu, eta hanka eta hego motzak. Zuzenean hegan egiten du, ur-azaletik gertu. Arrantza egiteko, buruz behera murgiltzen da. Obiparoa da.




Hontza Basa hontza basoetan, parkeetan, lorategietan eta etxe ondoetan aurki daiteke. Begi beltzak ditu. Bi koloretakoa izan daiteke: arrea edo nabar-gorrizta. Obiparoa da.







Azeria basoetan bizi da, eta gorrizta da, baina noizehan behin etxe ondoan ikusten da janari bila. Emea finagoa da arra baino, eta muturra zorrotzagoa du. Beste animaliek utzitako bizi-zuloetan egin ohi du habia. Nahiago du gauez baino egunez ehizatzea. Ugaztuna da.







Marisorgina (Mantis religiosa) haragijalea da, eta zelatan egonda harrapatzen du jangaia. Lehen hanka parea tolesteko duen era bereziarengatik ematen zaio Religiosa izena, errezatzen ari dela ematen baitu. Batzuetan, estaltze-saioa egin ondoren, emeak arra jaten du.


BIRZIKLAPENAREN GARRANTZIA

Birziklatzea oso erraza da, ohitura batzuk aldatu behar ditugu bakarrik eta zer eta non birziklatu behar dugun ikasi. Konturatuko zarete birziklatu ostean nola hondakin organikoen (janaria) poltsa txikitzen doaz.

Orain ikasi dugu non bota gauza bakoitza
Zaborrontzi urdina

Hemen bakarrik papera bota dezakegu, baina paper mota asko daude: kartoizko kaxak, mahai-zapiak, horriak, koadernoak... baina kontuz! koadernoak burdin haria dute eta hori ezin da edukiontzi honetara bota.



Zaborrontzi horia
Hemen plastikoak eta metalak bota ditzakegu. Bertan sartu beharreko gauzak hauek dira: plastikozko poltsak, tetra-brick-ak, latak, ontziak eta baita ere txikleen eta edozein paketeen bidlukia.





Zaborrontzi grisa
Bertan bakarrik janaria bota dezakegu edo organikoak diren gauzak, ala nola, muki zapiak, dodotisak.




Zaborrontzi berdea

Edukiontzi honek begi bat bezala du eta bertatik bakarrik beirazko botilak edo poteak sar ditzazkegu. Ez ahaztu: botilak edo poteak sartu aurretik ken iezazu tapoia!





Beste edukiontziak:

Orain dela urte gutxi batzuk, gure herrian edukiontzi berri bat ikusten hasi gara, kolore laranja du eta bertara olioa eraman daiteke. Etxean janaria prestatzeko erabilitako olioa, plastikozko botila batean sartu eta gero bertara eraman!

BEROTEGI EFEKTUA

Gaur egun berotegi efektuari buruz entzuten dugu, baina zer da?

Gure planeta berotzen da. Gure itsaso eta ozeanoen tenpertatura igotzen da. Gure glaziarrak urtzen dira. Itsasoaren maila igotzen da eta uholdeak sortzen dira. Pertsonak beste leku batzuetara joan behar izan dute bizitzera. Urakanak, tsunamiak gero eta gehiago gertatzen dira. Gizakiak gure basoak birrintzen ditu desforestazioa sortuz, hau da, zuhaitzen larregiko mozketa. Autoen eta lantegien gasek CO2-aren maila igotzen dute. Ozono geruza (planeta estaltzen duten betaurrekoak) apurtzen ari da. Zer egiten ari gara?
Hona hemen bideo bat hobeto ulertzeko berotegi efektuaren zergatia:







Berotegi efektuari buruz gero eta gehiago hitz egiten da. Askotan tenperatura hain azkar igo ez dadin, ze neurri hartu behar ditugu azaltzen digute. Adi egon eta lagun dezagun gure lurrari!!!

KLIMA ALDAKETA

Aldaketa klimatikoa berotegi efektuarekin bat dator. Tenperaturak asko igoko dira leku batzuetan eta horrek ondorio larriak ekarriko dio gure gizarteari.

Hemen ikus dezakezuenez,  urteak pasa ahala tenperatura pixkanaka igotzen joango da. Klima aldaketarekin batera hainbat hondamendi izango ditugu, hala nola: uholdeak, hurakanak...

Klima aldaketa paisaien eraldaketa sortuko du:


Bisitatu honako orrialdea, klima aldaketa oso ondo azaltzen du.

Aldez aurretik honako testua irakurri!




HURAKANAK, NOLA SORTZEN DIRA?

Eguzki izpiek ura lurrunarazten dute eta ur lurrinez osatutako lainoak izugarrizko abiaduran mugitzerakoan, haize korronte bortitzak sortzen dira. Haize korronteak biraka ari den ur lurrina besterik ez dira. Bizkaian ez dira hurakanak sortzen, zergatik? Bizkaiko golkora heltzen den eguzki izpi kopurua oso hundia ez denez, ez da oso ur kopuru handia lurrintzen, beraz, sorturiko haizeak lurrundutako ur kopuruarekin zuzenki erlazionaturik daudenez gero, ez dira hain haize bortitzak nabarituko.

Printzipio honi jarraituz, lurreko haizerik bortitzenak lurreko tokirik beroenean sortuko dira, hots; ekuadorea , edo tropiko arteko espazioa.

Urakanak izugarri eguraldi txar eta bortitzeko guneak dira eta 27 ºC-tik gorako tenperatura duten itsas ur tropikaletan sortzen dira.

Hurakanak zilindro itxura hartzen du bere bidaian zehar eta itxurosoena zera da, hurakanaren erdi-erdian egonez gero, egun eguzkitsu bat nabaritzen da.
Hurakanak oso arriskutsuak dira, askotan 200 km/h abiadurak hartzen baitituzte. Mitch hurakana, horrez gain, oso poliki mugitzen zen urakana izan zen, 9 km/h abiaduran. Honek askoz arriskutsuagoa bihurtzen du urakana, bortitza izateaz gain denbora luzez irauten duelako leku berean.



2010-03-03

LANDAREEN UGALKETA

Landareak izaki bizidunak dira eta gure artean bizirik irauten dute orain dile miloi ako. Gure eskuetan dago landareak zaintzea.
Dakizuenez, landareetan loreak dira ugaltzeaz arduratzen direnak. Horretarako lehenik eta behin polinizazioa gertatu behar da, intsektuen edo airearen bidez. Intsektuek oso garrantzitsuak izaten dira landareak ugaltzeko leku batetik bestera eramaten dute polen aleak eta horri esker ernalkuntza gertatzen da.




Ugalketan parte hartzen dituzten atalak asko dira:

Pistiloa: Lorearen ugalketa aparatu femeninoak dira. Botila itxura dauka
Estaminea: lorearen ugalketan parte hartzen dute.
Kaliza:Hosto berde txiki batzuetaz konposatuta dago.
Korola:Hosto koloredun batzuetaz konposatuta dago, hosto loredunak petaloak dira.

Hobeto ikusteko hona hemen landare baten marrazkia, bertan aipaturiko atal guztiak agertzen dira.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Landareak | Erabiltzailea: Laurabravo
Esperimentatu

Bideo hau ikustean, agian landare baten ugalketaren testigo izan nahi duzu. Etxean bertan egin dezakezu, dilista, babarrun edo beste hazi bat hartu eta kotoian sartu, leku argitxu batean utzi eta urestatu. Ikusiko duzu nola hazten diren pixkanak, handia egiten denean, mazeta batean jar dezakezu.